Hydnum repandum

Herri izena

  • Euskeraz: Tripaki argia
  • Gazteleraz: Lengua de vaca

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hydnum
  • Espeziea: repandum
  • Egilea: L. 1753
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 5-15 cm-ko Ø-ko txapela, ganbiletik ganbil lautura, haragitsua, trinkoa. Ertz gingilduna eta irregularra. Kutikula matea, ilupaduna, batzuetan apur bat pitzatua, hori zurbiletik krema okrekarara.
Himenoforoa: 5 mm-ko luzera arteko eztenek eratua, dekurrenteak, estutuak, oso hauskorrak eta txapelaren kolore berekoak edo zurbilagoak.
Hanka: lodia eta motza, 3-7 x 1-4 cm-koa, zenbaitetan eszentrikoa edo albokoa, zuria edo zuri horixka.
Mamia: lodia, hauskorra, apurkorra, krema-zuria, airea ukitzean iluntzen dena. Usain atsegina eta zapore garratz samarra.
Mikroskopia: espora piloan krema-zuriak, sasiglobo formatik obalera, leunak, hialinoak, gutuladunak, 6-8 x 5-6,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta eta ugaria, udatik negura ateratzen da taldetan, hostozabalen eta koniferoen azpian.
Jateko balioa: ona, ale gazteak janez gero.

Argazkiak

Hydnum repandum
Hydnum repandum
Hydnum repandum
Hydnum repandum
Hydnum repandum

Microscopiak / Mikrofitxak

Hydnum repandum
Hydnum repandum

Bilketen mapa