Hericium erinaceus

Herri izena

  • Euskeraz: Ahuntz-bizarra
  • Gazteleraz: Barba de cabra

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hericium
  • Espeziea: erinaceus
  • Egilea: (Bull.) Pers. 1797
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: forma gutxi-asko biribileko fruitu-gorputza, 10-30 cm-ko zabalera eta 10-25 cm-ko altuera. Oin motza eta zabala du, eta horren bidez itsasten da egurrezko substratuan. Talamoa orratz adarkatu gabeek, andarkatuek eta hauskorrek estaltzen dute, krema kolore zurbilekoak gaztetan eta krema-okreak umotzean.
Mamia: zuria, elastikoa, fruta zaporea eta usain atsegina.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, garatxodunak, 5-7 x 4-6 µm-koak.
Habitat: udatik negura, hostozabalen enborretan; batik bat, Quercus, Fagus eta Fraxinusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hericium erinaceus
Hericium erinaceus
Hericium erinaceus
Hericium erinaceus

Microscopiak / Mikrofitxak

Hericium erinaceus

Bilketen mapa