Aleurodiscus aurantius
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Aleurodiscus
- Espeziea: aurantius
- Egilea: (Pers.) J. Schröt. 1888
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari itsatsia, hainbat cm luze eta 0,1-0,3 mm lodi diren geruzak eratzen dituena. Hori-laranja zurbiletik hori-laranja ilunera.
Himenoforoa: laua edo tuberkulatua, lauso zuri batez estalia, lehortzean zartatzen dena. Ertz mugatu gabea.
Mamia: urria, trinkotasun larrukara duena, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Microscopia: esporak elipsoidal zabalak edo sasiglobo formakoak, meheki garatxodunak, amiloideak, 17-20 x 11-13 µm-koak.
Habitat: nahiko arrunta urte osoan, Rubus, Rosa, Crataegus, Arbutus, Taxus eta Quercusen adar hiletan ateratzen da gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.