Radulomyces molaris
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Radulomyces
- Espeziea: molaris
- Egilea: (Chaillet ex Fr.) M.P. Christ. 1960
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputza azpitik goratua erabat, substratuari gogor itsatsia, hainbat cm luze eta 2-5 mm lodi diren azalerak har ditzakeena, zurixka edo okrera, argiagoa edo ilunagoa hezetasun mailaren arabera.
Himenoforoa: punta zerrendaduna duten 2-5 mm-ko luzerako ezten edo hortz irregularrek eratua. Okre horixka eta ilunagoa zahartu ahala.
Mamia: trinkotasun ezkokara gaztetan, larrukara eta gogorra lehortzean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak elipsoidaletik obalera, leunak, hialinoak, eduki pikordunekoak, 8-11 x 5-7 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan, bizirik edo hilda dauden hostozabalen azalean ateratzen da, Quercusean batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.