Terana coerulea

Herri izena

  • Euskeraz: Azal urdina
  • Gazteleraz: Corticiaceo azulado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Terana
  • Espeziea: coerulea
  • Egilea: (Lam.) Kuntze 1891
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari ongi itsatsia, hainbat cm-ko luzera eta 1 mm arteko lodiera izan dezakeen geruza eratzen duena. Azal edo himenoforo matea, laua, zimurra edo konkorduna, anil-urdina gutxi-asko bizia, baina ilunagoa erdialdean. Ertz garbiki mugatua, zurixka ale gaztetan.
Mamia: urria, minzkara, urdinxka. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikoak, leunak, hialinoak edo apur bat urdinxkak, 6,5-9 x 4,5-5,5 µm-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan hostozabalen edo zuhaixken egur hilean. Tarteka koniferoetan ateratzen da.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Terana coerulea
Terana coerulea
Terana coerulea
Terana coerulea
Terana coerulea
Terana coerulea
Terana coerulea

Microscopiak / Mikrofitxak

Terana coerulea
Terana coerulea

Bilketen mapa