Byssocorticium atrovirens
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Byssocorticium
- Espeziea: atrovirens
- Egilea: (Fr.) Bondartsev & Singer ex Singer 1944
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari itsatsia, geruza finek eratua, hainbat cm-ko azalera hartzen duena, berde urdinxka.
Mamia: oso urria, beltza, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak globo formakoak, leunak, hialinoak, gutuladunak, apikula irtena dutenak, 3,5-5 µm-ko Ø.
Habitat: nahiko urria, urte osoan hostozabalen eta koniferoen egur hilean, Fagus, Quercus eta Arbutusean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.