Trechispora farinacea

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Trechispora
  • Espeziea: farinacea
  • Egilea: (Pers.) Liberta 1966
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari gogor itsatsia eta nekez bereizten dena. 1-3 mm-ko lodierako eta hainbat cm-ko luzerako azalerak har ditzake. Ertz gutxi mugatua eta haritsua.
Himenoforoa: azal pikorduna edo garatxoduna, 1-2 mm-ko luzerako hortz estutuek eratua, krema-zuri kolorekoa.
Mamia: urria, krema okrekara kolorekoa, trinkotasun elastikoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak obalak edo eliptikoak, garatxodunak, hialinoak, gutula bat edo bi dituztenak, 3,5-4 x 2,5-3 µm-koak.
Habitat: urria, urte osoan ateratzen da egur ustelaren azpialdean, bai hostozabaletan eta bai koniferoetan, baina batez ere Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Trechispora farinacea
Trechispora farinacea
Trechispora farinacea
Trechispora farinacea

Microscopiak / Mikrofitxak

Trechispora farinacea
Trechispora farinacea
Trechispora farinacea

Bilketen mapa