Mycoaciella uda

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Mycoaciella
  • Espeziea: uda
  • Egilea: (Fr.) Cl.Zhao 2023
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari gogor itsatsia, hainbat cm-ko luzera izan dezakeena. Azala edo himenoforoa hidnoidea da eta modu trinkoan elkartutako ezten meheek eta konikoek osatzen dute. Eztenek 1-2 mm-ko altuera eta 1 mm baino gutxiago lodiera dute, gehienetan bakanduak daude baina bat egin dezakete oinean, limoi-horiak dira gaztetan eta horixkak umotzean.
Mamia: urria, mehea, trinkotasun ezkokara, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak elipsoidalak, leunak, hialinoak, batzuetan 1 edo 2 gutularekin, 5-6 x 2-3 µm-koak.
Habitat: espezie urria, urte osoan ateratzen da hostozabalen egur hil eta ustelaren azpialdean, hala nola Alnus, Fagus eta Fraxinusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Mycoaciella uda
Mycoaciella uda
Mycoaciella uda
Mycoaciella uda
Mycoaciella uda
Mycoaciella uda
Mycoaciella uda

Microscopiak / Mikrofitxak

Mycoaciella uda
Mycoaciella uda
Mycoaciella uda
Mycoaciella uda

Bilketen mapa