Lyomyces sambuci
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Lyomyces
- Espeziea: sambuci
- Egilea: (Pers.) P.Karst. 1882
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari gogor itsatsia eta nekez bereizten dena, 0,1-0,3 mm-ko lodierako geruza fina eratzen du eta azalera handiak estaltzen ditu; karezko geruza bat dirudi. Ertz mugatua eta irregularra.
Himenoforoa: azal laua, apur bat garatxoduna edo noduluduna, zuri garbitik zuri grisaxkara, krema koloreko islekin batzuetan.
Mamia: nahiko gogorra, oso zartatua giro lehorrean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora obalak, leunak, hialinoak, 1-3 gutularekin, 5-6 x 3,5-4,5 µm-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan, Sambucus nigraren egur hilean ateratzen da gehienetan, azala izan ala ez. Dena den, beste landare batzuk ere kolonizatu ditzake.
Jateko balioa: ez da jangarria.