Steccherinum ochraceum
Herri izena
- Euskeraz: Azal okrea
- Gazteleraz:
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Steccherinum
- Espeziea: ochraceum
- Egilea: (Pers. ex J.F. Gmel.) Gray 1821
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua edo efusu-erreflexua, hazi ahala xafla biribilak eratzen ditu. Gero xaflek bat egiten dute hainbat cm-ko luzerako azalera estali arte. Amaieran kanpoalde iletsu samarreko txapel txikiak eratzen dira, substratuari albotik itsatsiak. Ertza ongi mugatuta dago.
Himenoforoa: 1-2 mm-ko luzerako hortz edo eztenek eratua. Eztenak dira koniko-zilindrikoak, oso trinkoak, mutur kamutsekoak, krema-okre edo okre laranjatu kolorekoak. Ertz zurixka eta antzua du.
Mamia: zurixka, trinkotasun larrukara duena. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak obaletik elipsoidera, leunak, hialinoak, zenbaitetan gutuladunak, 3,5-4 x 2-2,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan, hostozabalen egur hilean ateratzen da, hala nola Alnus, Fagus, Quercus, Corylus eta Salixean.
Jateko balioa: ez da jangarria.