Peniophora quercina

Herri izena

  • Euskeraz: Haritz-ardagaia
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Peniophora
  • Espeziea: quercina
  • Egilea: (Pers.) Cooke 1879
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari itsatsia, gutxi-asko biribilak diren xaflek eratua. Xaflek bat egitean hainbat cm-ko luzerako azalera hartzen du. Lehortzean substratutik bereizten da ertzetik gorantz okertuta eta arre belzkara koloreko azpialdea ikusten zaio. Ertz zurixka eta zerrendaduna.
Himenoforoa: laua edo gutxi-asko tolesduna, kizkurra edo konkor txikiak dituena, urdin lilakara gaztetan eta lila arrosakara edo purpura-marroi ardotsua lehortzean.
Mamia: trinkotasun biguna gaztetan, gogorra eta pitzatua zahartzean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan arrosak, zilindrikoak, alantoideak, leunak, hialinoak, 8-12 x 3-4 µm-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan hostozabalen adar hiletan; batik bat, Quercus, Fagus eta Castanean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Peniophora quercina
Peniophora quercina
Peniophora quercina
Peniophora quercina
Peniophora quercina

Microscopiak / Mikrofitxak

Peniophora quercina

Bilketen mapa