Stereum sanguinolentum

Herri izena

  • Euskeraz: Pinu-azal odoltsua
  • Gazteleraz: Estereo sanguinolento

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Stereum
  • Espeziea: sanguinolentum
  • Egilea: (Alb. & Schwein.) Fr. 1838
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua edo efusu-erreflexua, handitu ahala bat egiten duten xafla biribilduak eratzen dituena, marroi iluna edo grisaxka. Ertz bihurria, kizkurra eta zurixka.
Himenoforoa: laua edo apur bat zimurra eta konkorduna, gris arrexka edo arre okrekara, zenbaitetan isla moreak dituena. Ale gazteen himenioaren azala igurtzi edo ebakiz gero, likido gorrixka isurtzen da.
Mamia: mehea, trinkotasun elastikoa, larrukara eta zaila duena. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikotik zilindrikora, leunak, hialinoak, 6,5-9 x 2,5-3 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan koniferoen egur hilean, Pinus, Pseudotsuga, Larix eta Picean batik bat. Zenbaitetan Tremella encephala bizkarroi gisa bere gainean sortzen eta azten da.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Stereum sanguinolentum
Stereum sanguinolentum
Stereum sanguinolentum
Stereum sanguinolentum
Stereum sanguinolentum
Stereum sanguinolentum

Microscopiak / Mikrofitxak

Stereum sanguinolentum
Stereum sanguinolentum
Stereum sanguinolentum
Stereum sanguinolentum

Bilketen mapa