Stereum rugosum

Herri izena

  • Euskeraz: Haritz-azal odoltsua
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Stereum
  • Espeziea: rugosum
  • Egilea: Pers. 1794
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua gehienetan, tarteka txapel marroia eratzen duena, 0,5-2 mm-ko lodiera eta hainbat cm edo dm-ko luzera.
Himenoforoa: laua, irregularra, kolore anitzekoa, grisetik gris-arrosara ale freskoetan eta marroi gorrixka umotzean. Odol-gorri kolorez orbantzen da ebakitzean edo igurtzian. Ertz mugatua.
Mamia: larrukara, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 6,5-9 x 3,5-4,5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan hostozabalen egur hilean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Stereum rugosum
Stereum rugosum
Stereum rugosum

Bilketen mapa