Stereum gausapatum

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Stereum
  • Espeziea: gausapatum
  • Egilea: (Fr.) Fr. 1874
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua batzuetan eta txapel teilakatuak eratuz beste batzuetan, gris-arrea zerrenda gorrixkaz. Ertz zuria, kizkurra eta ilupa finekoa.
Himenoforoa: leuna, gaztaina kolore gutxi-asko zurbila edo okre horixka. Ale gazte eta freskoak odol-gorriz orbantzen dira ukitu eta igurtzian.
Mamia: larrukara, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 6,5-9 x 3-4 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan hostozabalen egur hilean; gehien bat, Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Stereum gausapatum
Stereum gausapatum
Stereum gausapatum
Stereum gausapatum

Microscopiak / Mikrofitxak

Stereum gausapatum
Stereum gausapatum
Stereum gausapatum

Bilketen mapa