Stereum hirsutum

Herri izena

  • Euskeraz: Azal horia
  • Gazteleraz: Estéreo peludo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Stereum
  • Espeziea: hirsutum
  • Egilea: (Willd.) Pers. 1800
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, azpikoz goratua edo txapel teilakatuak eratuz. Azpikoz goratua denean, xafla biribilak eratzen ditu egurrean, eta horiek elkartzean hainbat cm-ko azalera estaltzen dute. Txapelak oskol formaz handitzen direnean, azalak zona zentrokideak ditu eta gris argi koloreko ile latz kizkurrak.
Himenoforoa: laua edo apur bat zimurra, horia.
Mamia: larrukara, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 5,5-7 x 2-3,5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan hostozabalen egur hilean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Stereum hirsutum
Stereum hirsutum
Stereum hirsutum
Stereum hirsutum
Stereum hirsutum
Stereum hirsutum

Microscopiak / Mikrofitxak

Stereum hirsutum
Stereum hirsutum

Bilketen mapa