Stereum ochraceoflavum

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Stereum
  • Espeziea: ochraceoflavum
  • Egilea: (Schwein.) Sacc. 1888
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua edo efusu-erreflexua, substratuari itsatsia, 0,2-0,4 mm-ko lodierako xafla biribilak eta isolatuak eratuz hazten dena. Xaflak elkartu ahala azalera handiagoak hartzen ditu. Kanpoaldea apur bat ilupaduna eta okre horixka kolorekoa da.
Himenoforoa: laua, kizkurra, zenbaitetan konkordun samarra, marroi-okrea edo gris-okrea.
Mamia: mehea, urria, elastikoa eta larrukara. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikotik zilindrikora, leunak, hialinoak, 7-9 x 2-3 µm-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan, gehienetan hostozabalen adar mehe eta hiletan ateratzen da; batez ere, Quercus, Salix, Alnus eta Castanean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Stereum ochraceoflavum
Stereum ochraceoflavum
Stereum ochraceoflavum
Stereum ochraceoflavum
Stereum ochraceoflavum

Microscopiak / Mikrofitxak

Stereum ochraceoflavum

Bilketen mapa