Byssomerulius corium
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Byssomerulius
- Espeziea: corium
- Egilea: (Pers.) Parmasto 1967
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: substratuari itsatsitako fruitu-gorputza, hainbat cm-ko luzera eta 0,5-1 mm-ko lodiera, azpikoz goratua, gero efusu-erreflexua edo baita sasitxapelduna ere, teilakatua. Azal zurixka eta meheki ilupaduna.
Himenoforoa: gaztetan laua, erretikuladuna eta poroduna edo meruloidea zahartzean. Zurixka edo okrekara eta okre-marroia umotzean.
Mamia: larrukara, zuri kotoikara kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora zilindrikotik eliptikora, leunak, hialinoak, 5-6 x 2,5-3,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan hostozabalen adar hilen behealdean, eta noiz edo noiz koniferoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.