Botryobasidium candicans

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Botryobasidium
  • Espeziea: candicans
  • Egilea: J. Erikss. 1958
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari itsatsia, hainbat cm luze eta 1 mm baino gutxiago lodi den geruza eratzen duena. Zuria edo gris argia, batzuetan horixka ere izan daiteke. Gutxi mugatutako ertza.
Himenoforoa: azal porodun eta sarekararen artean, matazatua, irintsua, fibularik gabeko hifen sistema batek eratua, 7-10 µm-ko zabalerakoa eta 1 µm arteko horma lodiak dituena angelu zuzenean adarkatuak.
Mamia: urria, tinkotasun bigunekoa, haritsua, substratutik erraz bereizten dena, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora fusiformeak edo txalupa formakoak, leunak, hialinoak, 6,5-9 x 3-4,5 µm-koak.
Habitat: espezie nahiko urria gure eskualdean, udan eta udazkenean ateratzen da koniferoen egur hilaren hondarretan, Pinus eta Picean batez ere.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Botryobasidium candicans
Botryobasidium candicans
Botryobasidium candicans
Botryobasidium candicans

Microscopiak / Mikrofitxak

Botryobasidium candicans
Botryobasidium candicans
Botryobasidium candicans
Botryobasidium candicans
Botryobasidium candicans

Bilketen mapa