Hydnoporia tabacina

Herri izena

  • Euskeraz: Azalilun urterokoa
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hydnoporia
  • Espeziea: tabacina
  • Egilea: (Sowerby) Spirin, Miettinen & KH Larss., 2019
  • Jangarritasuna:

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua edo efusu-erreflexua, substratuari itsatsia baina erraz bereizten dena. Xafla isolatu eta biribilduetan hazten da, eta, elkartu ahala, hainbat cm luze eta 0,5-1 mm lodi diren azalerak eratzen ditu.
Himenoforoa: himenioko azala laua da edo apur bat garatxoduna, matea, meheki ilupaduna, kizkur zentrokideak dituena, tabako-marroi edo herdoil-marroi kolorekoa. Ertz irregularra, hasieran urre-horia eta zahartzean okre zurixka.
Mamia: mehea, gris-marroia, trinkotasun larrukara eta zaila, pitzatua giro lehorrean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan horixkak, zilindrikoak, alantoideak, leunak, hialinoak, 5-6,5 x 1,5-2 µm-koak.
Habitat: espezie urria, urte osoan ateratzen da hostozabalen egur hilean, Corylus eta Salixean batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hydnoporia tabacina
Hydnoporia tabacina
Hydnoporia tabacina
Hydnoporia tabacina
Hydnoporia tabacina
Hydnoporia tabacina

Microscopiak / Mikrofitxak

Hydnoporia tabacina

Bilketen mapa