Inonotus hispidus

Herri izena

  • Euskeraz: Lizar-ardagai iletsua
  • Gazteleraz: Yesquero erizado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Inonotus
  • Espeziea: hispidus
  • Egilea: (Bull.) P. Karst. 1879
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 10-30 cm-ko txapela, ile latz kizkur eta sendoak dituena, hasieran herdoil-hori kolorekoa, gero arrea eta amaieran ia beltza.
Poroak: biribilak, hori ilunetik arre-marroira.
Mamia: horixka, harrotua, urez bustita. Umotzean lehortu, eta herdoil-arre kolorea hartzen du. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak oboideak, leunak, 8-11 x 6-8 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udan eta udazkenean, hostozabalen enborretan ateratzen da; batik bat, Fraxinusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Inonotus hispidus
Inonotus hispidus
Inonotus hispidus
Inonotus hispidus
Inonotus hispidus
Inonotus hispidus
Inonotus hispidus
Inonotus hispidus

Microscopiak / Mikrofitxak

Inonotus hispidus
Inonotus hispidus
Inonotus hispidus

Bilketen mapa