Polyporus tuberaster

Herri izena

  • Euskeraz: Ardagai ezkatatsu txikia
  • Gazteleraz: Políporo de Forquignon

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Polyporus
  • Espeziea: tuberaster
  • Egilea: (Jacq. ex Pers.) Fr. 1821
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 4-10 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila, gero zabaldua, zapaldua edo inbutu formakoa, horixkatik krema okrera. Haritsu edo ezkata ilun zentrokideek eta zartatuek estalia. Ertz mehea eta inkurbatua.
Hodiak: motzak, zuriak, dekurrenteak. Poro zabalak, poligonalak, luzangak, krema-zuri zurbil kolorekoak.
Hanka: 2-4 x 0,5-2 cm-koa, zurixka, gogorra, makotua, eszentrikoa, batzuetan albokoa, apur bat ilelatza eta ezkataduna.
Mamia: zuria, lodia, biguna eta hauskorra gaztetan, larrukara eta zaila zahartzean. Zapore gozoa eta usain apala.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikotik zilindrikora, leunak, hialinoak, gutuladunak, 12-15 x 5-7 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udaberritik udazkenera, hostozabalen egur hilean ateratzen da, batik bat Fagus, Quercus, Corylus eta Ulexean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Polyporus tuberaster
Polyporus tuberaster
Polyporus tuberaster
Polyporus tuberaster
Polyporus tuberaster
Polyporus tuberaster

Microscopiak / Mikrofitxak

Polyporus tuberaster
Polyporus tuberaster
Polyporus tuberaster

Bilketen mapa