Fomitopsis betulina

Herri izena

  • Euskeraz: Urki-ardagaia
  • Gazteleraz: Yesquero del abedul

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Fomitopsis
  • Espeziea: betulina
  • Egilea: (Bull.) B.K. Cui, M.L. Han & Y.C. Dai, 2016
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 10-25 cm-ko Ø-ko txapela, zuri grisaxkatik kafesne kolore argira. Hemisferikoa umotu gabe, gero apal formakoa. Ertz kizkurra.
Poroak: zuriak, txikiak, 3-5 poro mm-ko, biribilak.
Mamia: zuria, elastikoa gaztetan, gero larrukara, usain atsegina eta zapore melenga.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, alantoideak, leunak, hialinoak, bigutuladunak, 5-6 x 1,5-2 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan, Betularen egur bizian edo hilean soil-soilik.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Fomitopsis betulina
Fomitopsis betulina
Fomitopsis betulina
Fomitopsis betulina
Fomitopsis betulina
Fomitopsis betulina

Microscopiak / Mikrofitxak

Fomitopsis betulina

Bilketen mapa