Postia stiptica

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Postia
  • Espeziea: stiptica
  • Egilea: (Pers.) Jülich 1982
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, zirkuluerdi edo kontsola formakoa, 3-12 cm-ko Ø eta 2-4 cm-ko lodiera, substratuari gogor itsatsia, isolatua edo hainbat aletan teilakatua. Meheki feltratutako azala, zuria gaztetan eta krema okrekara tonuekin zahartzean.
Himenoforoa: 5-10 mm-ko luzerako hodi zuriek eta poro biribildu, luzanga samar eta zenbaitetan labirinto formakoek osatzen dute.
Mamia: zuria, biguna eta harroa gaztetan, haritsuagoa eta gogorragoa zahartzean, usain nahiko txarra eta oso zapore garratza eta mingotsa.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikoak, leunak, hialinoak, batzuetan gutuladunak, 3,5-5 x 2-2,5 µm-koak.
Habitat: nahiko arrunta udan eta udazkenean koniferoen motzondoetan eta egur hilean, Pinus, Pseudotsuga, Larix eta Picean batez ere.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Postia stiptica
Postia stiptica
Postia stiptica
Postia stiptica

Microscopiak / Mikrofitxak

Postia stiptica
Postia stiptica

Bilketen mapa