Tyromyces kmetii

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Tyromyces
  • Espeziea: kmetii
  • Egilea: (Bres.) Bondartsev & Singer 1941
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, zirkuluerdi edo kontsola formakoa, 2-5 cm-ko Ø eta 0,2-0,7 cm-ko lodiera oinean. Ertz meheagoa eta zorrotza, apur bat kizkurtua. Kutikula latza ile aglutinatuen eraginez, laranjatu bizia erdialdean eta krema-okre zurbila ertzean, zenbaitetan zurixka.
Himenoforoa: krema-okre koloreko poro txiki angeludunek eratua, 3-4 poro mm-ko.
Mamia: lodia, zurixka, biguna eta gaztetan hauskorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, zilindrikotik eliptikora, leunak, hialinoak, zenbaitetan gutuladunak, 3,5-4,5 x 2-3 µm-koak.
Habitat: nahiko urria, udan eta udazkenean hostozabalen egur hilean ateratzen da, Fagus eta Quercusean batez ere.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Tyromyces kmetii
Tyromyces kmetii
Tyromyces kmetii
Tyromyces kmetii
Tyromyces kmetii
Tyromyces kmetii

Microscopiak / Mikrofitxak

Tyromyces kmetii
Tyromyces kmetii
Tyromyces kmetii
Tyromyces kmetii

Bilketen mapa