Bjerkandera adusta

Herri izena

  • Euskeraz: Larrubera errea
  • Gazteleraz: Yesquero quemado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Bjerkandera
  • Espeziea: adusta
  • Egilea: (Willd.) P. Karst. 1879
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-8 cm-ko Ø-ko karpoforoa. oskol formakoa, efusu-erreflexua edo azpikoz goratua erabat. Euskarria bertikala izanez gero, teilakatua izan ohi da eta zenbaitetan eremu handiak hartzen ditu. Azal belusatua, matea, higrofanoa, gutxi-asko zonaduna, arre grisaxka edi gris arrexka, ia beltza izateraino.
Himenoforoa: hodi motzak, gris ilunak, bilbearen kolore zurixkarekin kontrastatzen dutenak. Poro txikiak, grisaxkak, biribilak, angeludunak zahartzean. Ertz antzua eta zuria.
Mamia: zurixkatik grisaxkara, mehea, elastikoa eta zaila, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora elipsoidalak, leunak, hialinoak, ez-amiloideak, 4,5-6 x 2-3 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan hostozabalen egur hilean, Fagusean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Bjerkandera adusta
Bjerkandera adusta
Bjerkandera adusta
Bjerkandera adusta
Bjerkandera adusta
Bjerkandera adusta
Bjerkandera adusta
Bjerkandera adusta

Microscopiak / Mikrofitxak

Bjerkandera adusta
Bjerkandera adusta
Bjerkandera adusta
Bjerkandera adusta

Bilketen mapa