Antrodia albida
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Antrodia
- Espeziea: albida
- Egilea: (Fr.) Donk 1966
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, azpikoz goratua edo efusu-erreflexua, 2-3 cm-ko zabalera. Azal belusatua, zurixkatik krema kolore zurbilera, okrekara amaieran.
Poroak: angeludunak eta luzangak, 1-3 poro mm-ko, krema-zuriak, zahartzean hori zurbilak.
Mamia: gogorra eta larrukara, zurixka, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, hialinoak, 9-14 x 3,5-5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan, gehien bat hostozabalen egur hilean ateratzen da, eta noiz edo noiz koniferoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.