Antrodia xantha
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Antrodia
- Espeziea: xantha
- Egilea: (Fr.) Ryvarden 1973
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, azpikoz goratua erabat, substratuari itsatsia. Gehienetan motzondoetan ateratzen da bertikalki, hainbat cm-ko luzerako eta 10 mm arteko lodierako azalerak hartuz.
Poroak: biribiletik angeludunera, 4-6 poro mm-ko, krema-hori zurbila.
Mamia: gogorra eta larrukara, krema-horia, mikatza.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, alantoideak, 4-5 x 1-1,5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan, gehienetan koniferoen egurrean ateratzen da, Pinus eta Larixean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.