Pycnoporus cinnabarinus

Herri izena

  • Euskeraz: Ardagai gorria
  • Gazteleraz: Yesquero bermellón

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Pycnoporus
  • Espeziea: cinnabarinus
  • Egilea: (Jacq.) P. Karst. 1881
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, zirkuluerdi edo kontsola formakoa, 3-9 cm-ko Ø eta 1-2 cm-ko lodiera, ganbil-laua. Azal meheki belusatua, gorri laranjatua edo laranja, zahartzean karpoforo osoa belzten da.
Himenoforoa: 2-5 mm-ko luzerako hodiek eratua, laranja zurbila. Poro txikiak, adinaren arabera biribilak edo angeludunak, zinabrio-gorri kolorekoak.
Mamia: biguna ale gaztetan, gero larrukara eta zaila, gorri-laranja kolorekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikoak, leunak, hialinoak, 4-5,5 x 2-2,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udan eta udazkenean hostozabalen egur hilean, Fagus, Betula eta Quercusean batez ere.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Pycnoporus cinnabarinus
Pycnoporus cinnabarinus
Pycnoporus cinnabarinus
Pycnoporus cinnabarinus
Pycnoporus cinnabarinus

Microscopiak / Mikrofitxak

Pycnoporus cinnabarinus
Pycnoporus cinnabarinus
Pycnoporus cinnabarinus

Bilketen mapa