Heterobasidion annosum

Herri izena

  • Euskeraz: Ardagai ezpainzuria
  • Gazteleraz: Yesquero añoso

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Heterobasidion
  • Espeziea: annosum
  • Egilea: (Fr.) Bref. 1889
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, azpikoz goratua, efusu-erreflexua edo kontsola formakoa, 5-20 cm-ko Ø eta 1-5 cm-ko lodiera, isolatua edo teilakatua. Azal zeharo zimurra eta irregularra, gutxi-asko markatua ildo zentrokide batzuen bidez. Kutikula apur bat iletsua edo ilupaduna, marroi gorrixka edo belzkara. Ertz zurixka.
Himenoforoa: poro biribil-bihurriek edo luzangek eratua, 3-4 poro mm-ko, krema-zuria edo krema-okre kolorekoa.
Mamia: elastikoa gaztetan, gogorra eta zurkara lehortzean. Onddo usain sarkorra eta zaporerik gabea.
Mikroskopia: espora globo formatik sasiglobo formara, meheki garatxodunak, gutuladunak, 4-6 µm-ko Ø-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan koniferoen motzondoetan, sustraietan eta egur hilean, Larix, Pinus eta Picean batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Heterobasidion annosum
Heterobasidion annosum
Heterobasidion annosum
Heterobasidion annosum
Heterobasidion annosum

Microscopiak / Mikrofitxak

Heterobasidion annosum
Heterobasidion annosum

Bilketen mapa