Perenniporia ochroleuca

Herri izena

  • Euskeraz: Gurbitz-ardagaia
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Perenniporia
  • Espeziea: ochroleuca
  • Egilea: (Berk.) Ryvarden, 1972
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, zirkuluerdi edo oskol formakoa, 2-6 cm-ko Ø eta 1-2 cm-ko lodiera. Azal kizkurra edo apur bat konkorduna, hasieran iletsua da baina gero kutikula erretxinatsua garatzen du. Zona zentrokideak ditu. Krema-zuri kolorekoa gaztetan eta arrosa horixka zahartzean, ale zaharrenek herdoil-arre kolorea izan ohi dute.
Himenoforoa: porotan amaitutako 2-6 mm-ko luzerako hodiek eratua. Poro txikiak, biribilduak, 3-4 poro mm-ko, hasieran krema zuriak eta okre ilunak zahartzean.
Mamia: krema-zuria, elastikoa eta zaila giro hezean, gogorra eta egurkara lehortzean. Usaingabea baina zapore zeharo garratza duena.
Mikroskopia: esporak elipsoidalak, muturra moztua dutenak, horma lodikoak, leunak, hialinoak, 14-16 x 7-9 µm-koak.
Habitat: urria, urte osoan hostozabalen egur hilean, batez ere Arbutus eta Quercusean atera arren, aurkitu izan dugu Prunus, Corylus eta Fagusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Perenniporia ochroleuca
Perenniporia ochroleuca
Perenniporia ochroleuca
Perenniporia ochroleuca
Perenniporia ochroleuca
Perenniporia ochroleuca

Microscopiak / Mikrofitxak

Perenniporia ochroleuca
Perenniporia ochroleuca
Perenniporia ochroleuca
Perenniporia ochroleuca
Perenniporia ochroleuca

Bilketen mapa