Auricularia auricula-judae
Herri izena
- Euskeraz: Judasen belarria
- Gazteleraz: Oreja de Judas
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Auricularia
- Espeziea: auricula-judae
- Egilea: (Bull.) J. Schröt. 1888
- Jangarritasuna: Jangarria/Comestible
Deskribapen testua
Basidioma: 3-9 cm-ko Ø-ko karpoforoa, hankagabea, oso irregularra, gelatinakara, oskol edo belarri formakoa, gingilduna umotzean. Zainez betetako barrualde edo himenioa, arre gorrixka hasieran eta marroi-morea gero. Kanpoalde ilaunduna, zuri grisaxkatik oliba-arrera.
Mamia: mehea, gelatinakara, elastikoa, marroia. Zapore gozo atsegina eta usain hautemanezina.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, zilindrikoak, alantoideak, leunak, hialinoak, 17-22 x 6-8 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan, hostozabalen egur hilean ateratzen da, Sambucus eta Fagusean gehien bat.
Jateko balioa: jan ezin daitekeen espezietzat jo behar dugu. Dirudienez, asko eta modu jarraituan janez gero, odoljarioak eragin ditzake.