Exidiopsis calcea

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Exidiopsis
  • Espeziea: calcea
  • Egilea: (Pers.) K. Wells 1962
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari osorik itsatsia, hainbat cm-ko luzera eta 1 mm baino gutxiagoko lodierako geruza fina eratzen du. Kutikula laua, leuna, apur bat irintsua, zuri grisaxka; lehortuta karezko geruza zahar bat dirudi. Ertz garbiki mugatua.
Mamia: urria, zuri grisaxka, trinkotasun ez-gelatinakara, lehortzean gogorra eta apurkorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora eliptikotik zilindrikora, alantoideak, leunak, hialinoak, zenbaitetan pikordunak edo gutuladunak, 12-18 x 5-8,5 µm-koak.
Habitat: espezie urria, urte osoan ateratzen da egur hilean, azala izan ala ez. Hostozabaletan, koniferoetan eta beste landare batzuetan, hala nola, Salix, Picea, Arbutus eta Ulexean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Exidiopsis calcea
Exidiopsis calcea
Exidiopsis calcea
Exidiopsis calcea

Microscopiak / Mikrofitxak

Exidiopsis calcea
Exidiopsis calcea
Exidiopsis calcea

Bilketen mapa