Exidiopsis effusa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Exidiopsis
  • Espeziea: effusa
  • Egilea: (Bref. ex Sacc.) A. Møller 1895
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari osorik itsatsia, hainbat cm-ko luzera eta 0,3 mm baino gutxiagoko lodierako geruza fina eratzen du. Ertz irregularra baina garbiki mugatua. Kutikula laua, lehorra, matea, gris zurixka eta arrosa zurbilez apur bat tindatua.
Mamia: urria, zuri grisaxka, trinkotasun gelatinakara. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora eliptikotik zilindrikora, alantoideak, leunak, hialinoak, zenbaitetan pikordunak edo gutuladunak, 12-15 x 5-6 µm-koak.
Habitat: nahiko arrunta urte osoan, azalik gabeko hostozabalen egur hilean ateratzen da, Fagus eta Quercusean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Exidiopsis effusa
Exidiopsis effusa
Exidiopsis effusa
Exidiopsis effusa
Exidiopsis effusa

Microscopiak / Mikrofitxak

Exidiopsis effusa

Bilketen mapa