Tremella mesenterica

Herri izena

  • Euskeraz: Mukiziza horia
  • Gazteleraz: Tremella mesentérica

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Tremella
  • Espeziea: mesenterica
  • Egilea: (Schaeff.) Retz. 1769
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, substratuari zuzenean itsatsia, 2-8 cm-ko luzera eta 1-4 cm-ko altuera. Hasieran globo formako ore txikia da, eta gero, tolesten denean, gingilduna, tolesduna, kizkurra edo garun formakoa. Kolorea hezetasun mailaren arabera aldatzen zaio, urre-hori ederra giro hezean eta laranjatua giro lehorrean.
Himenoforoa: laua eta distiratsua, karpoforoaren azalera osoa estaltzen du.
Mamia: horixka, trinkotasun gelatinakara eta zaila. Fruta usain arina eta zapore gozoa.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, oboideak, leunak, hialinoak, 10-15 x 7-9 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan hostozabalen egur hilean eta beste zuhaixka batzuetan, hala nola Ulexean. Era berean, Peniophora espezie askoren bizkarroia.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Tremella mesenterica
Tremella mesenterica
Tremella mesenterica
Tremella mesenterica

Microscopiak / Mikrofitxak

Tremella mesenterica
Tremella mesenterica

Bilketen mapa