Phaeotremella foliacea

Herri izena

  • Euskeraz: Mukiziza
  • Gazteleraz: Tremela

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Phaeotremella
  • Espeziea: foliacea
  • Egilea: (Pers.) Wedin, J.C. Zamora & Millanes 2016
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: gutxi-asko globo forma duen fruitu-gorputza, 3-12 cm-koa, hosto itxura ematen dioten gingilen multzo batek eratua. Gingilak estutuak, kizkurrak eta faszikulatuak dira. Arre gorrixka edo okre arrexka kolorekoa, bustita dagoenean distiratsua eta ilunagoa lehortzean.
Himenoforoa: gingilen kanpoalde osotik hedatzen da. Azal laua eta distiratsua du.
Mamia: gelatinakara, nahiko elastikoa eta zaila, garden samarra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, obalak edo sasiglobo formakoak, leunak, hialinoak, apikulatuak, 8-12 x 6-9 µm-koak.
Habitat: espezie urria, urte osoan ateratzen da hostozabalen egur hil eta zeharo hezean; bakanagoa da koniferoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Phaeotremella foliacea
Phaeotremella foliacea
Phaeotremella foliacea
Phaeotremella foliacea

Microscopiak / Mikrofitxak

Phaeotremella foliacea
Phaeotremella foliacea
Phaeotremella foliacea
Phaeotremella foliacea
Phaeotremella foliacea

Bilketen mapa