Calocera viscosa

Herri izena

  • Euskeraz: Mukiadar luzea
  • Gazteleraz: Calocera viscosa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Calocera
  • Espeziea: viscosa
  • Egilea: (Pers.) Fr. 1827
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz lirdingatsua, gelatinakara eta zaila, 3-6 cm-ko altuera, gehiegi adarkatu gabeko zuhaixka formakoa, bizpahiru punta biribilduetan amaitzen dena, urre-horia, gorringo-horia edo hori-laranja kolorekoa.
Himenoforoa: karpoforoaren kanpoko azala estaltzen du.
Mamia: elastikoa, oso lirdingatsua eta gelatinakara giro hezean, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 7-10 x 3-5 µm-koak.
Habitat: espezie lignikola, udan eta udazkenean ateratzen da koniferoen motzondo edo sustrai usteletan.
Jateko balioa: toxikotzat jotzen den espeziea.

Argazkiak

Calocera viscosa
Calocera viscosa
Calocera viscosa
Calocera viscosa
Calocera viscosa
Calocera viscosa

Microscopiak / Mikrofitxak

Calocera viscosa

Bilketen mapa