Calocera cornea

Herri izena

  • Euskeraz: Mukiadar laburra
  • Gazteleraz: Clocera cornuda

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Calocera
  • Espeziea: cornea
  • Egilea: (Batsch) Fr. 1827
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabeak, bakunak, tarteka adarkatuak, 05-1,5 cm-ko luzera eta 0,5-1 mm-ko Ø, zilindrikoak edo konikoak, kakotuak eta puntan amaituak. Azal laua, hori bizia edo laranjatua giro lehorrean, eta lirdingatsua giro hezean.
Mamia: zuri horixka, elastikoa, gelatinakara, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, hialinoak, 7-10 x 3-4,5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan egur hilean, gehienetan hostozabaletan, hala nola Fagus eta Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Calocera cornea
Calocera cornea
Calocera cornea
Calocera cornea
Calocera cornea
Calocera cornea
Calocera cornea

Bilketen mapa