Dacrymyces stillatus
Herri izena
- Euskeraz: Mukiziza txiki horia
- Gazteleraz: Dacriomices delicuescente
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Dacrymyces
- Espeziea: stillatus
- Egilea: Nees 1817
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea edo hanka txikikoa, disko edo globo formakoa eta zenbaitetan garun formakoa, laua eta ganbila, 0,5 cm-ko Ø. Kutikula laua, apur bat kizkurtua eta hori laranjatua.
Mamia: biguna, gelatinakara, laranjatua. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora elipsoidaletik alantoidera, leunak, hialinoak, hiru trenkadakoak umotzean, 10-16 x 4-6 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan, usteltzen ari den hostozabalen egur hilean ateratzen da, eta noiz edo noiz koniferoen egurrean.
Jateko balioa: ez da jangarria.