Dacrymyces capitatus

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Dacrymyces
  • Espeziea: capitatus
  • Egilea: Schwein. 1832
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: disko edo botoi formako fruitu-gorputzak, 0,5-5 mm-ko Ø eta altuerakoak, substratuari hanka fin batez itsatsiak. Kutikula laua, distiratsua eta hori zurbila.
Hanka: zilindrikoa, txapelaren kolore berekoa, behetik gora loditua forma konikoan.
Mamia: biguna, gelatinakara, horia, zenbaitetan apur bat gardena. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora eliptikoak eta zilindrikoak, alantoideak, leunak, hialinoak, hiru trenkadakoak umotzean, 8-13 x 4-5,5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan baina ugariagoa garai hezeetan, usteltzen ari den hostozabalen egur hilean ateratzen da, eta noiz edo noiz koniferoen egurrean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Dacrymyces capitatus
Dacrymyces capitatus
Dacrymyces capitatus
Dacrymyces capitatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Dacrymyces capitatus
Dacrymyces capitatus

Bilketen mapa