Guepiniopsis buccina

Herri izena

  • Euskeraz: Mukiziza kupuliformea
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Guepiniopsis
  • Espeziea: buccina
  • Egilea: (Pers.) L.L. Kenn. 1959
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankaduna, 0,5-1,2 cm-ko Ø eta 1-2,5 cm-ko altuera, kaliza dirudien kupula formakoa, gelatinakara, hori laranjatu kolorekoa. Ertz kizkurra eta horzduna. Barnealde edo himenoforo laua eta kanpoalde pikorduna karpoforo osoan.
Hanka: zilindrikoa, apur bat iltze formakoa, txapelaren kolore berekoa, luzetarako zainak dituena. Hankaren oinean hainbat ale bateratu daitezke.
Mamia: hori-laranja kolorekoa, gelatinakara eta elastikoa giro hezean, zurruna eta gogorra giro lehorrean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora zilindrikoak, alantoideak, gutuladunak, zenbaitetan trenkatuak, 11-l5 x 4-6 µm-koak.
Habitat: espezie nahiko arrunta udaberritik negura, hostozabalen egur hilean eta motzondoetan ateratzen da, batik bat Fagus eta Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Guepiniopsis buccina
Guepiniopsis buccina
Guepiniopsis buccina
Guepiniopsis buccina
Guepiniopsis buccina

Microscopiak / Mikrofitxak

Guepiniopsis buccina
Guepiniopsis buccina
Guepiniopsis buccina
Guepiniopsis buccina
Guepiniopsis buccina

Bilketen mapa