Lycoperdon excipuliforme

Herri izena

  • Euskeraz: Zaku-astaputza
  • Gazteleraz: Bejín en forma de bolsa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lycoperdon
  • Espeziea: excipuliforme
  • Egilea: (Scop.) Perdeck 1950
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-8 cm-ko Ø-ko eta 4-18 cm-ko altuerako fruitu-gorputza, forma anitzekoa, hala nola globo, udare edo iltze formakoa. Hanka luze eta lodi batek eusten dio, oinean meheagoa dena. Umotzean desagertu ohi diren garatxo edo arantza elkartuek osatutako exoperidioa, zuria hasieran eta arre horixka amaieran. Endoperidio hauskorra, laua, arre horixka kolorekoa, umotu eta berehala urratzen dena. Gleba zuria gaztetan, gero, esporak umotzean, hauts itxurako orea bihurtzen da, arre horixka edo oliba kolorez orbandua.
Mikroskopia: espora marroiak, globo formakoak, garatxodunak, 4-6 µm-ko Ø-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean hostozabalen eta koniferoen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria; dena den, hainbat egilek jangarritzat jotzen dute gaztetan, hau da, gleba zuria denean.

Argazkiak

Lycoperdon excipuliforme
Lycoperdon excipuliforme
Lycoperdon excipuliforme
Lycoperdon excipuliforme
Lycoperdon excipuliforme
Lycoperdon excipuliforme
Lycoperdon excipuliforme

Microscopiak / Mikrofitxak

Lycoperdon excipuliforme
Lycoperdon excipuliforme
Lycoperdon excipuliforme

Bilketen mapa