Calvatia gigantea

Herri izena

  • Euskeraz: Astaputz erraldoia
  • Gazteleraz: Bejín gigante

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Calvatia
  • Espeziea: gigantea
  • Egilea: (Batsch) Lloyd 1904
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: karpoforo hankagabea, sasiglobo formakoa, zabalagoa altua baino, oso handia, 60 cm-ko Ø eta 20 kg pisua izan dezake. Exoperidio laua, zuria hasieran eta gero marfil kolorekoa. Endoperidio mehea, oso hauskorra, apurkorra, zuria hasieran eta gero hur kolore zurbilekoa.
Gleba: zuria, mamitsua eta trinkoa gaztetan, gero biguna eta hori berdexka, amaieran arre horixka. Zahartzean hauts itxura hartzen du.
Mikroskopia: esporak globo formakoak, garatxodunak, 3,5-5 µm-koak.
Habitat: udan eta udazkenean soro eta larreetan.
Jateko balioa: gaztetan jangarria, gutxi estimatua.

Argazkiak

Calvatia gigantea
Calvatia gigantea
Calvatia gigantea
Calvatia gigantea

Bilketen mapa