Lycoperdon umbrinum

Herri izena

  • Euskeraz: Astaputz iluna
  • Gazteleraz: Bejín blando

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lycoperdon
  • Espeziea: umbrinum
  • Egilea: Pers. 1797
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: globo edo udare formako karpoforoa, 1-4 cm-ko Ø, arre horixka iluna. Taldeak eratuz bildutako eztenek apaindua, hasieran krema horixka kolorekoak eta gero belzkarak, finak eta zailak. Zahartzean irekidura txiki bat du goialdean eta esporak hortik kanporatzen dira. Endoperidio laua eta distiratsua.
Gleba: hasieran zuria, gero, umotu ahala, berdexkatik oliba-arrera aldatua.
Mikroskopia: esporak globo formakoak, garatxodunak, 4-6 µm-koak.
Habitat: udan eta udazkenean koniferoen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Lycoperdon umbrinum
Lycoperdon umbrinum
Lycoperdon umbrinum
Lycoperdon umbrinum
Lycoperdon umbrinum

Bilketen mapa