Lycoperdon perlatum

Herri izena

  • Euskeraz: Astaputz perladuna
  • Gazteleraz: Cuesco de lobo perlado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lycoperdon
  • Espeziea: perlatum
  • Egilea: Pers. 1796
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: udare formakoa, 2-5 cm-ko Ø x 3-10 cm-ko altuera. Exoperidio bakuna, krema-zuritik grisaxkara, arantza koniko txikiz estalia, bakoitza hainbat garatxoz edo eztenez inguratua lepoko modura. Arantzek, erortzean, aztarna nabarmena uzten dute. Endoperidio zurixka eta erortzean exoperidioak utzitako orbanen eraginez areolatua eta sarekara. Gleba zuria hasieran eta arre horixka gero, amaieran hauts itxurakoa.
Mikroskopia: esporak globo formakoak, garatxodunak, 3-5 µm-koak.
Habitat: udazkenean, konifero eta hostozabalen azpian.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Lycoperdon perlatum
Lycoperdon perlatum
Lycoperdon perlatum
Lycoperdon perlatum
Lycoperdon perlatum

Microscopiak / Mikrofitxak

Lycoperdon perlatum

Bilketen mapa