Lycoperdon pratense

Herri izena

  • Euskeraz: Larre-astaputza
  • Gazteleraz: Bejín de prado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lycoperdon
  • Espeziea: pratense
  • Egilea: Pers.,1794
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: globo formatik udare formara, 3-7 cm-ko Ø. Exoperidioak bat egiten duten arantzak edo pikorrak ditu, umotzean erortzen direnak. Krema-zuri koloreko endoperidioa.
Gleba: hauts itxurakoa, krema koloretik arre horixkara. Sasigleba zelularra, harroa, ongi garatua, arrea, arrosa eta purpura koloreko orbanez. Gleba eta sasiglebaren artean ongi mugatutako mintza dago, diafragma izenekoa.
Mikroskopia: esporak globo formakoak, garatxodunak, 3-5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan larre eta lorategietan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Lycoperdon pratense
Lycoperdon pratense
Lycoperdon pratense
Lycoperdon pratense
Lycoperdon pratense
Lycoperdon pratense

Bilketen mapa