Astraeus hygrometricus
Herri izena
- Euskeraz: Izarputz higrometroa
- Gazteleraz: Estrella de tierra higrométrica
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Astraeus
- Espeziea: hygrometricus
- Egilea: (Pers.) Morgan 1889
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: lurrazpikoa heldu aurretik, globo formakoa, 2-4 cm-ko Ø. Exoperidio larrukara, kanpoan arre grisaxka, barruan horixka, izar formako 4-6 lazinioen bidez erradialki zabaltzen diren geruza dituena. Heltzean onddoa lurretik ateratzen da. Lazinioak hezetasunaren arabera ireki edo ixten dira. Globo formako endoperidioa, elastikoa, mehea, grisa eta amaieran gris-arrea, muturrean irekidura txiki bat duena. Gleba gris iluna eta hauts itxurakoa.
Mikroskopia: esporak esferikoak, arantzadunak, 9-12 µm-koak.
Habitat: arrunta koniferoen eta hostozabalen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.