Diatrype stigma

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Diatrype
  • Espeziea: stigma
  • Egilea: (Hoffm.) Fr. 1849
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: azpikoz goratutako fruitu-gorputza, substratuari itsatsita, marroi belzkara, hainbat cm-ko luzera eta 1mm inguruko lodierako azalerak hartzen dituena. Estroma ostiolo askorekin agertzen da eta horrek itxura zimurtsua ematen dio. Estromaren barruan 0,2-0,3 mm-ko Ø-ko peritezio beltzak daude.
Mamia: urria, zuria, gogorra eta hauskorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, alantoideak, leunak, marroi argiak mikroskopioan, zenbaitetan gutula txikiekin muturretan, 6-10 x 1,5-2 µm-koak.
Habitat: zeharo arrunta urte osoan, hostozabal askoren egur hilean ateratzen da, hala nola Fagus, Quercus, Corylus, Platanus, Salix eta Crataegusean. Tarteka Nectria episphaeria bizkarroi gisa izan dezake, azalari itxura gorrixka emanez.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Diatrype stigma
Diatrype stigma
Diatrype stigma

Microscopiak / Mikrofitxak

Diatrype stigma

Bilketen mapa