Diatrypella favacea

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Diatrypella
  • Espeziea: favacea
  • Egilea: (Fr.) Ces. & De Not. 1863
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, arre belzkara koloreko estroma beltzek osatua, forma irregularra, biribila, luzea, bihurria eta apur bat konikoa, 2-10 mm-ko Ø eta 1-4 mm-ko lodiera. Kanporatzeko egurraren azala hausten du. Azal edo himenoforo garatxoduna eta ia ikusten ez diren ostioloz betea. Peritezioak estromaren barruan daude, beltzak eta globo formakoak dira eta 0,4-0,6 mm-ko Ø dute.
Mamia: urria, gogorra eta hauskorra, kanpoko geruza beltza da eta barruko orea zurixka. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak alantoideak, leunak, arre argiak, zenbaitetan gutuladunak, 5-10 x 1,5-2 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan, hostozabalen egur hilean ateratzen da, hala nola Alnus, Fagus, Corylus eta Quercusean. Soropilean hazten dira eta askotan adar osoak kolonizatzen dituzte.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Diatrypella favacea
Diatrypella favacea
Diatrypella favacea
Diatrypella favacea

Microscopiak / Mikrofitxak

Diatrypella favacea
Diatrypella favacea
Diatrypella favacea

Bilketen mapa