Diatrypella quercina

Herri izena

  • Euskeraz: Haritz-kimoa
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Diatrypella
  • Espeziea: quercina
  • Egilea: (Pers.) Cooke 1866
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, estroma beltzek osatua, disko forma irregularra, 1-3 mm-ko Ø eta 1-2 mm-ko lodiera. Kanporatzeko egurraren azala hausten du. Azal edo himenoforo garatxoduna eta ia ikusten ez diren ostioloz betea. Peritezioak estromaren barruan daude elkarri estutuak, beltzak eta globo formakoak dira eta 0,4-0,7 mm-ko Ø dute; estromako 5-20 peritezio daude.
Mamia: urria, gogorra eta hauskorra, kanpoko geruza beltza da eta barruko orea zurixka. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak alantoideak, leunak, marroi argiak, muturretan bi gutularekin, 7-9 x 2 µm-koak.
Habitat: arrunta neguan eta udaberrian, Quercusen egur hilean atera ohi da, beste hostozabal batzuetan ere atera daitekeen arren.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Diatrypella quercina
Diatrypella quercina
Diatrypella quercina
Diatrypella quercina
Diatrypella quercina

Microscopiak / Mikrofitxak

Diatrypella quercina
Diatrypella quercina
Diatrypella quercina

Bilketen mapa