Eutypa lata

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Eutypa
  • Espeziea: lata
  • Egilea: (Pers.) Tul. & C. Tul. 1863
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: gutxi-asko globo forma duen fruitu-gorputza, estroma isolatuek edo elkartuek eratua, beltza, egurraren substratuan sartua, 0,5-1,5 mm-ko Ø eta 1 mm inguruko lodiera. Estromako 2-5 peritezio daude, beltzak, globo formakoak eta 0,3-0,5 mm-ko Ø-koak. Peritezioek kanporatzean azala hausten duten ostiolo motzak dituzte; horiek itxura zimurtsua ematen diote estromari.
Mamia: oso urria, beltza, gogorra eta larrukara. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, alantoideak, leunak, hialinoak, muturretan bi gutularekin, 6-14 x 1,5-2,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan, hostozabalen egur hilean ateratzen da, hala nola Platanus, Fraxinus, Crataegus, Ulmus eta beste batzuetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Eutypa lata
Eutypa lata
Eutypa lata
Eutypa lata
Eutypa lata

Microscopiak / Mikrofitxak

Eutypa lata
Eutypa lata
Eutypa lata

Bilketen mapa